2017ko apirilak 8
Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) 2011ko irailak 28an sortu zen, Euskadi Ta Askatusuna (ETA)ren behin betiko indarkeriaren amaieraren adierazpena egiaztatzeko xedearekin. Azken sei urteetan, Batzordea, euskal erakunde eta gizarte zibilarekin lanean aritu izan da, indarkeriaren amaiera ordenatua lortze aldera. Bere sorreratik, Batzordeak ,ETAk bere indarkeriazko ekintzak amaitzeko konpromisoa bete duela egiaztatu du.
2014ko urtarrilean, Batzordeak ETAk erabilpen operatibotik kanpo arma, munizio eta lehergailu kopuru zehatz bat utzi zituela egiaztatu zuen. Hau izan zen ETAren armagabetzerako lehenengo urratsa.
2017ko martxoak 27an Nafarroako legebiltzarrak eta apirilak 6an, Eusko Legebiltzarrak, Batzordearen lanari euren abala eman zioten eta bi erakundeek “aldebakarra, osoa, behin betikoa eta egiaztagarria “ izango zen ETAren armagabetzea lortzeko euren “ofizio onekin jarraitzeko” eskatu zieten ere.
Helburu honekin, gaur Batzordeak euskal gizarte zibileko ordezkaria den Jean-René Etchegaray- ren eskutik ETAren arma, munizio eta lehergailuen kokapenaren inguruko informazioa jaso du. Informazio hau berehala zegokion autoritate frantsesen esku jarria izan da. Hauek izango dira ETAren armategia segurtatu eta jasoko dutenak. Batzordeak ez du fase honetan parte hartuko. Batzordearen iritzitan urrats honek ETAren armagabetzea suposatzen du.
Gizarte zibileko ordezkariek Baionako Udaletxean gauzatu dute informazio ematea, Baionako alkatea den Jean-René Etchegaray-ren gonbidapenarekin eta presentziarekin. Informazioaren ematearen testiguak izan dira ere, bere gorentasuna Matteo Zuppi, Boloniako artzapezpikua eta Harold Good apaiza, Irlandako Eliza metodistako lehendakari ohia.
2011. urtetik, Batzordea euskal eragile politiko eta sozialekin, hau da, Eusko Jaurlaritza, alderdi politiko, sindikatu, patronala eta eliza katolikoarekin estuki lanean aritu izan da. Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio ere Euskadiko, Iñigo Urkullu Lehendakariari, urte hauetan emandako sostenguagatik. Batzordeak eskerrak adierazi nahi dizkie guztiei, su etenaren egiaztatzean eta indarkeriaren behin betiko amaieraren egiaztatzean emandako laguntza eta kooperazioagatik.
Batzordeak konfiantza osoa du, eragile nabarmen guztien laguntzarekin, urrats historiko honek bakea eta bizikidetza euskal gizartean sendotzen lagunduko duela.
Batzordea osatzen duten kideak:
- Ronnie Kasrils, Inteligentzia ministro ohia eta Hegoafrikako Defentsako ministro-ordea
- Chris Maccabe, Erresuma Batuko Gobernuren Ipar Irlandarako bulegoaren zuzendari politiko ohia eta Espetxe erregimenen buru ohia Ipar Irlandan.
- Ram Manikkalingam, Euskal Herriko Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko burua. Dialogue Advisory Group nazioarteko bitartekari taldeko zuzendaria da eta Amsterdamgo Unibertsitateko irakaslea. Sri Lankako presidentearen aholkulari ohia, Tigre Tamilekin izandako negoziazioetan.
- Satish Nambiar,Indiako indar armatuen Estatu Nagusiko buruzagi albokoa izandakoa. Jugoslavia ohian aritu zen 1992-93an, NBEko indarren ordezkari gisa
- Fleur Ravensbergen, Dialogue Advisory Group-eko zuzendariordea
- Aracelly Santana, NBEko idazkari nagusiaren ordezkari albokoa eta NBE Nepalen izandako Misioko (UNMIN) zuzendari albokoa.