Miembros CIV

NAZIOARTEKO EGIAZTATZE BATZORDEAREN (NEB) AURKEZPENA

Ronnie Kasrils Hego Afrikako politikari erretiratua eta saritutako autorea da. Hego Afrikako apartheidaren aurkako askapen-borrokan eginkizun garrantzitsua izan zuen. Apartheidaren bukaeraz geroztik Kasrils jauna Defentsa Ministro-orde (1994-1999), Ur eta Basoen Ministro (1999-2004) eta Inteligentzia Ministro (2004-2008) bezala aritu da. Afrikako Kongresu Nazionaleko Batzorde Exekutiboko kide izan zen 16 urtez zehar.

Chris Maccabe Gobernu britainiarreko Ipar Irlandako Bulegoko (IIB) Zuzendari politiko ohia eta Britainiar-Irlandar Gobernu-arteko Konferentziako Idazkari Adjuntu Britainiar ohia (2000-2008) da. Maccabe jauna IIB-ko sail politikoko buru izan zen 1998an Ostiral Santuko Akordiora eraman zuten negoziazioetan. Gobernuen eta nazioarteko erakundeen aholkulari bezala ere ibili izan da bake prozesuetan Kosovo edo Tanzania bezalako lekuetan. Maccabe jaunak 2004 Companion of the Order of the Bath titulua jaso zuen.

Ram Manikkalingam Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko Zuzendari eta Amsterdameko Unibertsitateko Irakasle Bisitaria da.  Rockefeller Fundazioko Nazioarteko Segurtasun programako buru ibili zen. Gero Aholkulari Nagusi bezala aritu zen Sri Lankako aurreko Presidentearentzat bake prozesuan. Manikkalingam doktoreak hainbat gatazken konponketan hartu du parte, Irak edo Ipar Irlandakoak barne. Ipar Irlandan Askapen Nazionalerako Armada Irlandarraren desarmera eraman zuen elkarrizketan erraztaile bezala aritu zen. Asko idatzi du gatazkak, kulturartekotasuna edo demokrazia bezalako gaien inguruan.

Satish Nambiar Teniente Jenerala Indiako Estatu Nagusiko Armadako Buru Adjuntu ohia da. Indar Komandante lehena eta Nazio Batuen Babes Indarren Misio Buru bezala aritu zen Jugoslavia ohian 1992/1993an. Militar bizitzatik erretiratu ondoren Indiako Zerbitzu Batuen Instituzioko Zuzendari izan zen 12 urtez zehar (1996-2008). Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren Goi Mailako “Mehatxuak, Erronkak eta Aldaketak” Taldeko kide izen zen 1003/3004ean. India-EU Mahai-inguruko delegazio indiarreko kide eta Asia Pazifikoko Segurtasun Lankidetzako Kontseiluko (CSCAP) Indiako kapituluko kide da.

Aracelly Santana, Nepalen Nazio Batuetako Idazkari Orokorraren Alboko Ordezkari Berezi Ohia da (2008) eta Libian gatazkaren osteko denboraldiaren plangintzarako Nazio Batuetako Idazkari Orokorraren Aholkulari Bereziaren Alboko Ohia (2011). Nazio Batuetan bere hogei urteko ibilbide profesionalean zehar, bere eginkizuna munduko eskualde anitzetan garatu zen, honako gaiez arduratuz: bideratzea (Hegoafrika, Kolonbia),  bakearen ezarpena (El Salvador eta Guatemala), bitartekaritza, hauteskunde laguntza eta Nazio Batuen bake lanak (Balkanak, Nepal eta Libia). Gatazkaren prebentzioari eta bitartekaritzari buruzko mintegiak eman izan ditu, Nazio Batuek eta Folke Bernadotte Academy-k (Suedia) maila zibil eta maila altuko militarrei antolatutako lidergo ikastaroetan.

Fleur Ravensbergen izeneko taldearen bitartekaritza lanak zuzentzen ditu. Bulegoa, kontuak eta programen alde praktikoak kudeatzen ditu. Aldez aurretik Holandako Garapenerako Lankidetza Ministerioan egin izan du lan, Holandako Alderdi Laboristan eta ikerketa agentzia batetan, non gobernu eta politika arloetako ikerketa proiektuak zuzentzen zituen.

Kide Ohia:

Ray Kendall Britainia Handiko polizia-agente ohia da, Iruzurraren aurkako Europako Batasunaren Bulegoko Presidente eta Interpoleko Ohorezko Idazkari izendatutakoa. Kendall jauna Interpoleko Idazkari Nagusi bezala ere ibili zen 15 urtez zehar (1985-2000). Polizia koloniala izan zen Ugandan eta Polizia Metropolitarreko Mandatari Adjuntu bezala ibili zen, Scotland Yard-en, Sail Berezian. Erreginaren Polizia Domina eta Ohorezko Legioko Chevalier (Frantzia) tituluak ditu.