Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak (NEB) Bilbon bilera anitzak egin ditu, 2013ko otsailaren 18tik 20ra arte Euskal Herrian su-etenari eta indarkeriaren bukaerari buruzko informazioa jasotzeko eta alor hauetan egon diren aurrerapenei jarraipena egiteko.
Otsailaren 18an eta 19an, Batzordeak aldebiko bilerak izan zituen Eusko Jaurlaritzako Lehendakariarekin eta euskal gizarteko eragile politiko eta sozialen ordezkariekin (behean hizketakideen zerrenda ikus daiteke). Otsailaren 20an Batzordeak osoko bilera bat egin zuen. Batzordeak guztion bertaratzea erabat eskertzen du, bere betebeharrean izandako laguntza dela eta.
Bisitaldi honetan zehar, Batzordeak, ETAren su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren adierazpenetik bi urtera eta indarkeriaren behin betiko amaieraren adierazpenetik 16 hilabetera, ETAk bere konpromisoak betetzen jarraitzen duela frogatu du.
Euskal Herrian ditugun hizketakideek jakinarazi digute hilketak, lehergailuekin atentatuak, erasoak, mehatxuak eta estortsioa eten egin direla.
Batzordeak orokorrean ETAk su-etenean hartutako konpromisoen betetzea eta indarkeriaren amaierari buruzko adierazpena nahikotzat jotzen dituen arren, behar diren arloak hobetzeko.
Batzordeak ikusi du euskal gizartean bakearen sendotzerantz pauso berriak hartzeko beharrari buruzko itxaropen handia dagoela. Eragile bakoitzari deia egiten diogu daukagun aukera honetaz baliatu daitezela pausu berriak emanez eta konfiantzaren sorrerarako neurriak hartuz.
Euskal Herriko hizketakideekin bilera eta ETArekin harremanetan egon ondoren, Batzordeak urrats horiek emango direlakoan baikortasuna agertu du. Hala ere, asebetetzea eta atzerapenak sahiesteko, ezinbestekoa da orain pauso egokiak ematea aukera historiko hau aprobetxatzeko. Batzordea eragile guztien eskura geratzen da lorpenak erdiesten laguntzeko helburuarekin.
Batzordeak Eusko Legebiltzarrari ongietorria eman nahi dio. Batzordeak Legebiltzar honek bakerako sendotzean aurrera egingo duen erabateko konfiantza dauka. Hain zuzen ere, Batzordeak Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetzarako Txostena alde guztien elkarrizketarako baliogarria izatea espero du.
Batzordeak Euskal Herrian sortutako lan harreman onak zabaltzen jarraitu nahi du. Batzordeak determinazioz eta inpartzialtasunez Euskal Herrian lan egiten jarraituko du bake iraunkorrerako aukera historikoaren alde egiteko.
2013ko otsailaren 20an Batzordea honako eragile politiko eta sozialekin elkartu zen:
- Iñigo Urkullu (Lehendakaria)
- Andoni Orutzar (EAJ-PNV)
- Joseba Aurrekoetxea (EAJ-PNV)
- Jesús Loza (PSE-EE)
- José Antonio Pastor (PSE-EE)
- Rufi Etxeberria and Urko Ayarza (Ezker Abertzalea)
- Miguel Ángel Lujua (Confebask)
- Nuria Lopez de Guereñu (Confebask)
- Xabier Anza (ELA)
- Patxi Agirrezabala (ELA)
- Ainhoa Etxainde (LAB)
- Jon Etxeberria (LAB)
- Igor Urrutikoetxea (LAB)
- Raúl Arza (UGT)
- Emilia Málaga (UGT)
- Oscar Arenas (Euskadiko Langile Komisioa – CCOO)
- Loli Garcia (Euskadiko Langile Komisioa – CCOO)
- Santiago Martinez (Euskadiko Langile Komisioa – CCOO)
- Ángel María Unzueta Bikarioa (Bilboko Elizbarrutia, Eliza)
- Juan María Uriarte Apezpikua (maila pertsonalean gonbidatua)
Batzordea honako kideek osatzen dute
- Ronnie Kasrils, Inteligentzia ministro ohia eta defentsa Ministrordea Hegoafrikan.
- Chris Maccabe, Gobernu britainiarreko Ipar Irlandako Bulegoko Zuzendari politiko ohia eta Ipar Irlandako Presondegi Erregimenen Buru ohia.
- Ram Manikkalingam, Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko Zuzendari eta Amsterdameko Unibertsitateko Irakaslea eta Sri Lankako Presidentearen aholkulari ohia Tigre tamilen negoziazioetarako.
- Satish Nambiar, Indiako Estatu Nagusiko Armadako Buru Adjuntu ohia eta Komandante ohia eta Nazio Batuen Babes Indarren Misio Buru ohia Jugoslavian 1992 eta 1993an.
- Aracelly Santana, NBEko Idazkari Orokorraren Alboko Ordezkaria eta Misio Alboko Burua, Nepalen NBEko Misioa (UNMIN) eta Ameriketako Bulegoko Zuzendari ohia, NBEko Gai Politikoen Departamentua.
- Fleur Ravensbergen, NEBren koordinatzailea eta Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko zuzendariordea.