2014ko otsailak 21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) 2011ko irailaren 28an eratu zen ETAk 2011ko urtarrilaren 10ean iragarritako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria eta ondorengo 2011ko urriaren 20ko indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko.

Batzordea eratu zenetik ETAk hilketa, atentatu, mehatxu eta estortsio ororekin amaitzeko bere konpromisoa mantendu duela egiaztatu du Batzordeak. Denbora tarte honetan zehar euskal eragile politiko eta sozialekin hertsiki lanean aritu da, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, alderdi politiko, sindikatu, Confebask eta Elizaren ordezkariekin. NEBk su-etena eta indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko lanean bere laguntza eta babesa eskertu nahi dizkie.

Batzordearen azken bisitan 2013ko otsailean, NEBk aurrerapauso positiboak egiaztatu zituen Euskal Herrian eta indarkeriaren amaiera errotzeko esfortzuak areagotzeko bere desioa agertu zuen. Horregatik eragile guztiak konfiantza areagotzen laguntzeko neurriak hartzera eta pauso berriak ematera animatu zituen.

2013ko apirilean ETAk konfidentzialki NEBi bere arma, munizio eta lehergailuen indargabetzea eta erabilera operatibotik kanpo jartzeko prozesu aldebakarraren egiaztatzea bere mandatuan sartzea eskatu zion. Batzordeak eskaera hori onartu zuen. 2013ko irailean ETAk prozesu honetan lehen pauso bat emateko prest zegoela helarazi zion NEBi, 2014ko urtarrilean gauzatu zena, Batzordearen aurrean.

Batzordeak ETAk arma, munizio eta lehergailu kopuru zehatz bat indargabetu eta erabilera operatibotik kanpo jarri duela egiaztatu du. Bideoz grabatuta dago. Erabilera operatibotik kanpo jarritako arma, munizio eta lehergailu inbentarioa gehitzen da.

Batzordeak pauso hau sinesgarria eta esanguratsua den uste osoa du. Honek ETAren arma, munizio eta lehergailu guztiak erabilera operatibotik kanpo jartzera eramango duela uste dugu.

Beste prozesu batzuetan dugun esperientziagatik, inbentario bat egitea eta arma, munizio eta lehergailuak erabilera operatibotik kanpo jartzea erabateko desarmearen aurretiko beharrezko pausoa da. Eragile politiko eta sozial guztien babesarekin hori lortzeko itxaropena dugu. Batzordeak erabakitasunarekin eta inpartzialtasunarekin lanean jarraituko du, bake iraunkor bat lortze aldera.

PDF dokumentua: ETA erakundeak zigilatutako materialaren inbentarioa

Ronnie Kasrils, Inteligentzia ministro ohia eta defentsa Ministrordea Hegoafrikan.

Chris Maccabe, Gobernu britainiarreko Ipar Irlandako Bulegoko Zuzendari politiko ohia  eta Ipar Irlandako Presondegi Erregimenen Buru ohia.

Ram Manikkalingam, Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko Zuzendari eta Amsterdameko Unibertsitateko Irakaslea eta Sri Lankako Presidentearen aholkulari ohia Tigre tamilen negoziazioetarako.

Satish Nambiar, Indiako Estatu Nagusiko Armadako Buru Adjuntu ohia eta Komandante ohia eta Nazio Batuen Babes Indarren Misio Buru ohia Jugoslavian 1992 eta 1993an.

Aracelly Santana, NBEko Idazkari Orokorraren Alboko Ordezkaria eta Misio Alboko Burua, Nepalen NBEko Misioa (UNMIN) eta Ameriketako Bulegoko Zuzendari ohia, NBEko Gai Politikoen Departamentua.

Fleur Ravensbergen, NEBren koordinatzailea eta Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko zuzendariordea.[:]