NAZIOARTEKO EGIAZTATZE BATZORDEAREN ADIERAZPENA

2014ko abenduak 21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) 2011ko irailaren 28an eratu zen ETAk 2011ko urtarrilaren 10ean iragarritako "su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria" eta ondorengo 2011ko urriaren 20ko indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko. Batzordea eratu zenetik ETAk hilketa, atentatu, mehatxu eta estortsio ororekin amaitzeko bere konpromisoa mantendu duela egiaztatu du Batzordeak.

Denbora tarte honetan zehar euskal eragile politiko eta sozialekin hertsiki lanean aritu da. NEBk su-etena eta indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko lanean bere laguntza eta babesa eskertu nahi dizkie. Batzordeak Euskal Herrira egindako bisitetan, NEBk aurrerapauso positiboak egiaztatu ditu Euskal Herrian eta indarkeriaren amaiera errotzeko esfortzuak areagotzeko bere desioa agertzen jarraitzen du.

2013ko apirilean, NEBaren mandatua zabaldu egin zen ETAren arma, munizio ete lehergaiak zigilatu eta erabilera operatibotik kanpo uzteko prozesu aldebakarra egiaztatzeko lana barne hartuz.  2014ko urtarrilean, ETAk arma, munizio eta lehergailu kopuru zehtz bat zigilatu eta erabilera operatibotik kanpo utzi zituela egiaztatu zuen Batzordeak. Era berean, arma, munizio eta lehergailu guztiak azkenik erabilera operatibotik kanpo uztera bideratutako prozesuaren lehen pausoa zela baieztatu zuen Batzordeak.

Berriki, NEBak ETAren txostenak jaso ditu bere arma, munizio eta lehergailuak zigilatu eta erabilera operatibotik kanpo uzteko prozesuak jarraitzen duela adieraziz. ETAk 2014ko martxoan iragarritako konpromisoa berretsi dio NEBari, hain zuzen ere, bere arma, munizio eta lehergailuak zigilatu eta erabilera operatibotik kanpo uzteko, eta hauen inbentario bat garatzeko. Beste prozesu batzuetako gure eskarmentutik, desarme osoaren aurretiko beharrezko pausoa da arma, munizio eta lehergailuak inbentariatu eta erabilera operatibotik kanpo jartzea.

Batzordeak dagozkion eragileekin lanean jarraituko du ahal bezain laster prozesu hau burutzeko. Ziur gaude Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztien laguntzarekin lortu daitekeela. Batzordeak erabakitasunez eta inpartzialtasunez lanean jarraituko du bake iraunkor baten alde.

Batzordea hurrengo kideek osatzen dute:

Ronnie Kasrils, Inteligentzia ministro ohia eta defentsa Ministrordea Hegoafrikan.

Chris Maccabe, Gobernu britainiarreko Ipar Irlandako Bulegoko Zuzendari politiko ohia  eta Ipar Irlandako Presondegi Erregimenen Buru ohia.

Ram Manikkalingam, Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko Zuzendari eta Amsterdameko Unibertsitateko Irakaslea eta Sri Lankako Presidentearen aholkulari ohia Tigre tamilen negoziazioetarako.

Satish Nambiar, Indiako Estatu Nagusiko Armadako Buru Adjuntu ohia eta Komandante ohia eta Nazio Batuen Babes Indarren Misio Buru ohia Jugoslavian 1992 eta 1993an.

Fleur Ravensbergen, NEBren koordinatzailea eta Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko zuzendariordea.

Aracelly Santana, NBEko Idazkari Orokorraren Alboko Ordezkaria eta Misio Alboko Burua, Nepalen NBEko Misioa (UNMIN) eta Ameriketako Bulegoko Zuzendari ohia, NBEko Gai Politikoen Departamentua.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen Txostena

2014ko otsailak 21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) 2011ko irailaren 28an eratu zen ETAk 2011ko urtarrilaren 10ean iragarritako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria eta ondorengo 2011ko urriaren 20ko indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzeko.

Batzordea eratu zenetik ETAk hilketa, […]

Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen Txostena (NEB)

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak (NEB) Bilbon bilera anitzak egin ditu, 2013ko otsailaren 18tik 20ra arte Euskal Herrian su-etenari eta indarkeriaren bukaerari buruzko informazioa jasotzeko eta alor hauetan egon diren aurrerapenei jarraipena egiteko.

Otsailaren 18an eta 19an, Batzordeak […]

  • reunion-mayo2012_01

Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen (NEB) Txostena

NEB 2011ko irailaren 28an sortu zen. Batzordeak bere osotasunean egin du bere bigarren bilera Bilbon 2012ko urtarrilaren 25 eta 26an. Bi hitzorduen denboraldian, Batzordeko kideak Euskal Herrira etorri dira egoeraren inguruko informazioa jaso eta beronen […]

  • working-photo_01

NAZIOARTEKO EGIAZTATZE BATZORDEAREN (NEB) AURKEZPENA

Prentsa ohar honen bidez komunikabide guztiei jakinarazten zaie Euskal Herrian su-etenaren Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen (NEB) aurkezpena.

Azken urteotan bakeranzko aurrerapauso garrantzitsuak gertatu dira Euskal Herrian. Gaur garai itxaropentsu baten aurrean gaude. Etapa honetara iristen lagundu duten […]

  • foto2

NAZIOARTEKO EGIAZTATZE BATZORDEAREN (NEB) AURKEZPENA

Prentsa ohar honen bidez komunikabide guztiei jakinarazten zaie Euskal Herrian su-etenaren Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen (NEB) aurkezpena.

Azken urteotan bakeranzko aurrerapauso garrantzitsuak gertatu dira Euskal Herrian. Gaur garai itxaropentsu baten aurrean gaude. Etapa honetara iristen lagundu duten […]

Nazioarteko Egiaztatzen Batzordearen abiada

Sarrera Ram Manikkalingam-en eskutik
Jaun-andreok:

Ongietorriak Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen inaugurazio bilerara. Batzordeko gainerako kideen izenean, gaurko bilerara etorri izana eskertu nahi dizuet. Alderdi politikoek, sindikatuek, elizak eta enpresarien federazioak osatutako euskal gizartearen ordezkaritza bat dugu hemen. Eta […]